martes, 23 de octubre de 2012

Irakaskuntza: talde ekintza

Irakaskuntza: talde ekintza

Hauxe da aurtengo Jardunaldien leloa!
Sinezkortasuna? Utopia? EZ.
Agian, erronka bat, hori bai. Baina, irakaskuntzan mugitzen garenok ez gara erronkaren beldur.
Egia esan, aspaldidanik etzuten da gizarte globalizatu hoentan lana talde ekintza izan behar dela, eta irakaskuntzari dagokionez, ezinbestekoa dela. Taldeko lanaren beharraren kontzientzia badugu. Baina, taldean lan egiteak, zer abantailak ekarriko dizkigu? Hori da momentu honetan askoren galdera. Ba, Jardunaldi hauetan erantzuna jasotzea espero dugu.
Lan egiteko era desberdinak izan ditzakegu, eta hori da Jardunaldietan izango ditugun pertsonen kasuan. Guztiak eskarmentu handiko profesionalak izanik, bakoitza bere erara elkarlana egiten lortzen du.
Irakaskuntzan talde lana egiteko estrategiak erakutziko dizkigute, alde batetik elkarlana posiblea dela ikus dezagun eta, bestaldetik,  pentsatzen dugun baino errezago dela erakusteko.
Urte gehiegi eman ditugu irakasleok bakardadean lan egiten, bada garaia taldeko indarraz laguntzeko, gure lana hobeto egiteko, emaitza hobeak lortzeko eta, azken finean, norbera hobeto sentitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario